| |
|
| |
|
| |
|
 |
I T C - REN ERAKUNDE LAGUNTZAILE ETA ONURADUNEN SAREA |
| |
|
| |
 |
| |
|
| |
Zer da ITCren erakunde laguntzaileen sarea? |
| |
|
| |
ITCren jardueren finantzazioan laguntzeko baliabideak edota ekarpen ekonomikoak eskaintzen dituzten enpresa, organismo eta entitateen taldea da |
| |
|
| |
|
| |
Zein eskubide dituzte laguntzaileek? |
| |
|
| |
- Jardueren onuradun izango dira, beren ekarpenaren proportzioan.
- Urteko programaren jarduera-ildoen definizioan parte hartzeko eskubidea dute.
- Beren ekarpenak zertarako erabiltzen diren erabaki dezakete, ekintza jakinei eslei diezazkiekete.
- Beren laguntza iragarkietan edo ekitaldi publikoetan hedatzeko eskubidea dute, betiere, beren ekarpenen proportzioan egiten bada.
|
| |
|
| |
|
| |
Nola erregulatzen da laguntza? |
| |
|
| |
Erakunde laguntzaileak eta ITCk sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horretan definitzen dira laguntza-baldintzak eta -mailak. |
| |
|
| |
|
| |
Noiz eta nola egiten dira ekarpenak? |
| |
|
| |
- Lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren; bertan ezartzen dira epeak
- Lehentasunez, urte amaieran edo hasieran, ekitaldi horren aurrekontuaren parte izan daitezen.
- Interesa duten enpresa edo entitateek informazio guztia idatziz jasoko dute beren erabakia hartu aurretik.
- Ikus informazio-kanpainako publizitate-foiletoa
|
| |
|
| |
|
| |
Ekarpenek hobari fiskalak eragiten al dituzte? |
| |
|
| |
"Onura orokorreko jardueretarako laguntza" gisa hartzen direnez, Enpresa-lankidetzako hitzarmenaren zerga-erregimenari (3/2004 foru-arauaren 26. art.) atxiki ahal izango zaizkio.
... HOBARI fiskalak
- Oinarria % 32 bitarte kenduko dute, izaera orokorrarekin.
- % 50 bitarte kendu ahal izango dute, GFAk 2007an gure jarduerak Lehentasunezko jardueren taldean sartzen baditu.
- Ekitaldi-amaieran ITCk ekarpenak zertarako erabili direnaren ziurtagiri bat jaulkiko du eta hori hobari fiskaletarako balioduna izango da.
|
| |
|