GIZLOGA:
Mugikortasunari buruzko Gipuzkoako foroa
   
 
Gizloga

ITC Fundazioari dagokio Foroaren idazkaritza. Bere funtzio eta zereginen artean Foroaren organoak koordinatu eta dinamizatzea eta urteko jarduera-programak gauzatzea ditu.

Informazio gehiago eskuratzeko web-orrira jo dezakezu: www.gizloga.com
   
  Aurkezpena
 

GIZLOGA Gipuzkoako logistika, garraio eta mugikortasunean diharduten eta zerikusia duten herritar, enpresari eta erakunde elkarteek osatutako partaidetza eta ekintza foroa da. Foro honek gizartearentzat tresna bat sortu nahi du, bertan bilduko direlarik ideiak, beharrak eta interes desberdinak, eta hori izango da etorkizunerako planteamenduak garapen jarrai eta arrazoitua izatea ahalbidetuko duen tresna.

   
  Antolaketa
 
  • Foroaren izaera: aholku-emailea
    SUSTATZAILEA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentua. Lur eta Garraio Zuzendaritza Nagusia.
  • BATZAR NAGUSIA: foroan parte hartzen duten erakunde guztiek osatzen dute (65 ERAKUNDE)
  • Lan-batzordeak, proiektuen eta sektoreen arabera banatuak
  • AHOLKULARITZA TALDEA: Unibertsitateak eta ikerketa-zentroak
  • IDAZKARITZA TEKNIKOA: Garraio, Merkataritza eta Marketing Fundazioa (ITC)
   
  Lan-arloa, harremanak eta diziplinartekotasuna
 
  • Bidaiarien garraioa
  • Salgaien garraioa
  • Azpiegiturak eta ekipamendu logistikoak
  • Enpresen logistika
  • Herritarrak, gizartea, garraioa eta logistika
  • Trafikoa
  • Gai politikoak, juridikoak, administratiboak eta erakundeen jarduna
   
   
  Helburu orokorrak
  GIZLOGA foroak aztertu, eztabaidatu eta hausnartzeko gune izan nahi du, logistika eta garraioa garatzeko ekintza positiboak sustatu eta, ikuspegi orokor batetik, arlo horretan lanean ari diren erakunde-, ekonomia- eta gizarte-eragile guztien interes eta beharrei erantzuteko.
   
  Helburu espezifikoak
 
  • Herritarrak garraio eta logistikarekiko sentsibilizatzea eta eragile ekonomikoak beren jarduerek gizartean dituzten ondorioekiko sentsibilizatzea.
  • Laguntzea mugikortasuna zalua, segurua, gizatartua eta ekologikoa izan dadin.
  • Laguntzea salgaien garraioa eraginkortasun eta eragimenez egin dadin.
  • Logistika zabaldu eta garatzea, enpresa lehiakortasunerako baliabide gisa, eta enpresa harremanak hobetzea garraiolarien, fabrikatzaileen eta banatzaileen artean.
  • Azpiegiturak, garraio-sareak,ekipamenduak eta logistika-alorrak ahalik eta onenak egitea.
  • Inplikatutako eragileen partaidetzan oinarritutako erakunde publiko eta pribatuen jarduera-ereduak bultzatzea praktika onak eta auziak adostasunean konpontzea sustatzeko.
   
  Jarduerak
 
  • Gaien araberako lan-mahaiak
  • Elkarrizketarako eta auziak ebazteko mahaiak
  • Informazio-, sustapen- eta hedapen-jarduerak: jardunaldiak, mintegiak,...
  • Informazioa eta aholkularitza
  • Azterlanak eta proiektuak
  • Aldez aurreko ikerketen emaitzetan oinarritutako esku-hartzeko planak
  • Prestakuntza.
  • Nazioz gaindiko lankidetza-programak.
   
  Metodologia
 
  • Batzorde funtzionaletan eta zeharkakoetan jarraibideak eta proposamenak prestatzea.
  • Batzordeen proposamenak Batzar Nagusian onartzea
  • Idazkaritzak urteko jarduera-programak egitea
  • Jarduera-programak batzordeen eta idazkaritza teknikoaren bidez gauzatu eta garatzea
   
   
 
Hasiera